api 26, 07:12 Nafarroa
Enpresako lan osasun baldintzak salatzeko datozen astelehenean eta asteartean lanuzteak egitera deitu dute ELAk eta CGTk
Larunbaterako iragarri dute greba eguna Dornier enpresarako lan egiten duten langileek. Iruñeko eremu urdina kontrolatzen dute berrehun behargin inguruk. Hitzarmen duin bat eskatzen ari dira: lan baldintzak ziurtatu eta soldata igoerak galdegiten dituzte, bereziki. Enpresaren jarrera "itxia" izaten ari da eta negoziazioa "etenda" dagoela jakinarazi du ELA sindikatuko ordezkari Olaia Alonsok. Mobilizazioak eginen dituzte apirilaren 27an greba egunarekin batera.