Bi orduko lanuzteak egiten ari dira Nafarroako zahar etxe pribatuetako langileak. Ez gaur bakarrik, Martxoaren 12rako eta 16rako ere iragarri dituzte. "Nafarroako Gobernuarekin eta patronalarekin hiru urteko negoziazioa egiten ari gara baina etenda dago guztia. Patronalaren ordezkariek esan ziguten deituko zigutela hurrengo batzarrerako eta dei hori ez da iristen", jakinarazi du LAB sindikatuko ordezkari Maite Olanok. 5000 profesional ari dira zahar etxe pribatuetan lanean, gehienak emakumeak: "Lan baldintza kaskarrak dituzte, lan ordu asko sartu behar izaten dituzte eta gainera soldata txikiak dituzte", gogorarazi du Olanok. Horregatik, lanuzteak eginen dituzte euren egoera salatzeko. Maite Olanori Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.