Elena Llanes: "Eremu urdineko langileen %80 ari da greba egiten"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 26a, 09:28

Hiru eguneko greba ari dira egiten Iruñean aparkatzeko eremu urdina zaintzen duten langileek. Dornier enpresari exijitzen diote lan baldintzak hobe ditzala eta soldatak igo ditzala. Hitzarmen berria adostu nahi dute. Lan taldearen %80ak egin zuen lanuztea atzo. Elkarretaratzeak egiten dituzte goiz eta arratsaldez.

Bigarren eguna dute greban gaur Iruñeko aparkatzeko eremu urdina zaintzen duten langileek. Lanuzteen jarraipenarekin "kontent" azaldu da LAB sindikatuko ordezkari eta Dornier enpresako langile Elena Llanes: "Argi geratu da langileon borroka ezinbestekoa dela enpresaren jarrera aldatzea nahi badugu". Hitzarmen berri bat negoziatzen hasiak ziren enpresarekin, baina eten egin du prozesua aldebakartasunez Dornierrek: "Lan baldintza duinak izateko hitzarmena adostea ezinbestekoa da eta horregatik ateratzen ari gara kalera", azaldu du Llanesek. Grebaren segimendua %80koa izaten ari da. Elkarretaratzeak egiten dituzte: goizean Iruñeko udaletxe plazan eta arratsaldean Merindadeen plazan. "Soldaten igoerak exijitzen dizkiogu eta berritu ditzala eta hobetu ditzala gure lan baldintzak", eskatu du. 200 langile inguru ari dira eremu urdinaren zainketa egiten egunero Iruñean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!