Erakusleihoan kartel bat dago: “Azaroak 13 azken eguna” eta eguna iritsi da. Karmele Yeregik 40 urtez kudeatu du Iruñeko Alde Zaharreko loradenda. Gaur itxiko ditu ateak, erretiroa hartuta
Haritu Etxebizitza Sindikatuak luze darama etxebizitzaren auzia salatzen. Egoeraren aurrean, apustua argia da: funts putreen eta etxejabe handien desjabetzea.
Hiru aldarri nagusirekin atera da kalera Etxebizitza Sindikatu Sozialista greba egunean: etxejabe espekulatzaileen espropiazioa, espekulazioaren debekua eta behar sozialen araberako etxebizitzaren banaketa
Etxebizitza politiken porrota salatu nahi izan du gaur ELA sindikatuak. "Horren adibide garbia dira Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak, guretzat guztiz onartezinak direnak", adierazi du sindikatuko kideak
LAB-eko kide Jaime Iribarrenekin La Caixaren egoitzaren aurrean hitz egiten aritu gara. Sindikalistaren arabera, soldaten arrakalaren ondotik etxebizitzaren auzia gako nagusia da aberastasunaren banaketaren berrantolaketan
Karmele Jaio izanen dute gonbidatu nagusi Irakurketa Kluben Topaketaren edizio berrian. Izen-ematea doakoa da eta irekita dago ostirala bitartean
The Architect telesaila abiapuntu hartuta, etxebizitzaren krisia aztertu dugu Ioar Cabodevilla arkitektoarekin. Etxebizitzaren egoeraz, eskuratzeko zailtasunez eta bizitoki-eredu alternatiboen beharraz aritu gara
Zer gertatzen da historia film baten lehengai nagusia denean? Christopher Nolanen 'The Odyssey' eta Javier Calvo eta Javier Ambrosiren 'La bola negra' historiaren ikuspegitik aztertu ditugu Oier Santamaria historialariarekin
Gau Beltza igaro bada ere, misterio eta beldur kutsuaz gozatzen jarraitzea erabaki du Haira Ariztegik bere atal berrian, Nuria Tamarit eta Xulia Vicentek idatzi eta ilustratutako 'Duerme pueblo' komikiarekin
Gotzon Barandiaranek argitaratutako azken poema-liburuko testuak, Galbahe taldearekin batera, musikatu ditu. Diskoa igande honetan aurkeztuko dute, Iruñaldia zikloaren barruan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Gero eta gehiago dira AA-rekin sortutako 'influencer'-ak, sare sozialetan milioika jarraitzaile dituztenak. Baina horietako zenbatek jakinen dute ez direla hezur-haragizko pertsonak?
San Saturnino kaleko Krabelin loradendara hurbildu gara. Bertan, Iker Zuherosekin izan gara lore-dendaren eguneroko lana, bezeroen eskaerak eta loreak zaintzeko aholkuak ezagutzeko