Irabiak Iruñeko bere bi kirol dendak itxiko ditu

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko api. 25a, 07:11

Iruñeko beste saltoki historiko bat desagertuko da. Deportes Irabia enpresako zuzendaritzak geratzen zaizkion bi dendak itxiko dituela jakinarazi zien, joan den astean, haren 25 langileei.

Enpresek hartzekodunen konkurtsora jotzea erabaki du, beste enpresaren batek negozioaren %70a eta horri dagokion enplegua bere gain hartuko duen esperantzarekin.

Cabodevilla familiak duela 60 urte zabaldu zuen lehen kirol denda. 80ko hamarkadan, Oliveto kondearen etorbideko hiru solairudun saltokia Iruñeko kirol dendarik handiena izan zen.

Alde Zaharrean, Mendebaldean, Arrosadian eta Morea azalera handiko saltokian ere zabaldu zituzten dendak, baina 2008ko krisiarekin eta nazioarteko frankizien iritsierarekin horietako gehienak itxi behar izan zituzten.

Pandemiak azken kolpea eman zien eta orain azken bi dendak, Conde Olivetokoa eta Moreakoa, itxiko dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!