Joan den urteko abenduaren 1etik kudeatzen du Elizondoko zahar etxea Baztango Udalaren Zaintza Lanak Baztan agentziak. Esku publikoetara pasa da lan hori hamalau urtez esku pribatuetan egon ostean: "Irabazi asmoak zituen enpresa batek kudeatzetik Udalak inolako irabazirik gabeko gidaritzara pasatzeak denok egiten gaitu garaile", esan du Fernando Anbustegi Baztango alkateak. 155 egoiliarrentzat tokia du Frantzisko Joakin Iriarte adinduentzako etxeak eta egun 115 pertsona daude bertan: "Apirilean egokitzapen eta doikuntza lanak eginen dira zentroan eta azpiegitura berrian egoiliar gutxiago sartuko dira. Horregatik, piskanaka hasi dira zenbait erabiltzaile lekuz aldatzen. Asko Baztandik kanpokoak dira eta Nafarroako Gobernuarekin ari dira aldaketa hori egiten", azaldu du Anbustegik. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.