Duela hiru urte Nafarroako Gobernuak Suhiltzaileen Gidari Laguntzaile eta Suhiltzaile-peoi Laguntzaile plazak sortu behar izan zituen. Egonkortze prozesuan daude lanpostu horiek epai judizial batzuen ondorioz. Horien arabera, baso-kanpainen beharrak betetzeko egiten ari kontratuek lege iruzurra zekarten, epaiaren arabera, baso-suhiltzaileen lan-harremana finkoa edo aldizkako mugagabea baitzen. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuak Foru Legea ere aurkeztu zuen 2022an. Baso-suhiltzaileen plazak ez dira lanaldi osoko lanpostuak. Suhiltzaileen Zuzendaritzarekin eta Barne Zuzendaritza Nagusiarekin bilerak egin dituzte eta eskaerak egiten segitzen dute: negoziazioa nahi dute egonkortze duin bat lortzeko.
Egonkortze prozesua ezinbestekoa iruditzen zaie: langile horiek ahalbidetu dezaketelako Nafarroako mendi eta basoen zaintza eta euren lana profesionalizatuko litzatekeelako. Udako suteak ekiditeko ezinbestekoa delako neguan prebentzio neurriak hartzea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!