Bost aste barru hasiko da errenta aitorpena egiteko kanpaina; apirilaren 9tik aurrera

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 28a, 07:42

Apirilaren 9tik ekainaren 27ra egiten ahalko da 2023ko diru-sarreren eta ondarearen errenta aitorpena Nafarroan. Lehen egunetan tramitea telematikoki egiten ahalko da soilik ogasuneko webgunearen bitartez. Gero, apirilaren 15etik aurrera, bulegoetan egiten ahalko da aitorpena aurretik txanda hartuta. 

Hilabete bat eta astebeteren buruan hasiko dira Nafarroan 2023ko errenta aitorpena egiteko prozesuan. Apirilaren 9tik ekainaren 27 aurkeztu beharko dira iazko diru-sarrera eta ondasunen emaitzak. Gobernuak prest du foru aginduaren proiektua Pertsona Fisikoen Gaineko Zergaren kanpaina arautzeko. Telematikoki gauzatu beharko da kanpainaren lehen egunetan eta apirilaren 15etik aurrera ogasunak ahalbidetuko dituen bulegoetan ere egiten ahalko da aitorpena aurretik txanda hartuta. Ordaintzera ateraz gero, lehen ordainketa uztailaren 5a baino lehen gauzatuko da eta bigarrena azaroaren 20a baino lehen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!