Goizean goizetik atera dira nekazari eta abeltzainak traktoreekin eta Iruñeko erdigunera hurbildu dira. Tarte luzez Gonzalez Tablas kalean ibili dira han baita Landa Garapen eta Ingurumenerako departamentuaren egoitza. Bakearen eta Merindadeen plazan ere gora eta behera ibili dira.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.