M8
Irati Majuelo: "Zaintzaren gaia erdigunera ekartzea erdietsi dugu"

Maialen Huarte Arano mar 08 Nafarroa

Entzutekoak

Gure bizitzekin negoziorik ez, ardurak har itzazue goiburua hartuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak prestatu duen mobilizazio sortak. Joan den azaroaren 30eko greba feministan egin bezala, oraingo honetan ere zaintzek behar duten iraultza aldarrikatuko dute kalean. Iruñean arratsalderako egin du deia: 19:00etan aterako da manifestazioa Antoniuttitik.