Eremu urdina zaintzen egiten dute lan gaurtik eta asteazkena arte greban ariko diren langileak. Dornierreko langileek besteak beste urteotan galdutako erosmen ahalmena berreskuratu nahi dute, baina enpresak %0ko soldata igoera proposatu dei. Egun 150 langile ditu eremu urdinak. Langile horiek 11:00etan elkarretaratzea eginen dute Iruñeko udaletxe plazan.