Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Kaldereteak berreskuratu ditugu eta su-festaz gozatzeko bi egun izanen ditugu"

Euskalerria Irratia abu 04 Hiru Herri   Nafarroa

Entzutekoak

Burlatako festak abuzutauren 14an hasi eta 19ra bitarte ospatuko dituzte. Larratz Dantzari Taldeak eta Euskal Herria Peñak jaurtiko dute suziria. Hortik aurrera egitarau zabala prestatu du udalak: "Aurten kaldereteak berreskuratuko ditugu Intxaustiako lanak egin ondoren eta su-festa abuztuaren 15ean eta baita 19an ere izanen da", azaldu du Euskalerria Irratian Berta Ariskun Burlatako alkateak. 

Maider Sukuntza: "Ikerketa soziolinguistikoarekin bizilagunen hizkuntzen erabilera eta ezagutza ezagutu nahi dugu"

Euskalerria Irratia mai 12 Hiru Herri

Entzutekoak

Iruñerriko hainbat udaletan egoera soziolinguistikoa zein den aztertzera doaz Aranguren Ibarreko, Berriobeitiko, Berriozarko, Burlatako, Esteribarko, Uharteko eta Zizur Nagusiko udalak. Horretarako, aurrez aurre edo telefono bidezko inkesta bat eginen zaie herritarrei,  ausaz aukeratutako biztanleriaren lagin bati. Bilbon kokatuta dagoen Ikerfel enpresak eginen ditu deiak, apirila amaieratik hasi eta maiatzean zehar. Euskara zerbitzuek telefonoa hartzeko eta galderei erantzuteko eskatu nahi diete herritarrei. 10 minutuko inkesta bat da eta erantzunak erabat anonimoak izanen dira.