Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala %27koa da Nafarroan, CCOOren txosten baten arabera

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 15a, 12:29

Txostena aurkeztu dute Carolina Vidalek eta Pilar Ruizek gaur goizean.

Nafarroako emakumeen egoera lan arloan nolakoa den aztertu du Comisiones Obreras sindikatuak azken txostenean. Soldata arrakala %27koa da: emakumeek 6.834 euro gutxiago kobratzen dute gizonek baino. Datu horien atzean bi arrazoi nagusi atzematen ditu sindikatuak: batetik, zerbitzuen sektorean emakume gehiago dira eta soldata txikiagoak dituzte, aldiz gizonak gehiago dira industrian eta hil amaieran hobeki ordainduak daude; bestetik, zaintza lanetarako jardunaldiak gehiago murrizten dituzte emakumeek gizonek baino: 7tik 10 dira emakumeak. 

Nafarroako emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa dute: %27 gutxiago kobratzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren emaitza da hori. Eta ez hori bakarrik, datu gehiago ere nabarmedu dituelako sindikatuko Espainiako Emakume, Berdintasun eta Lan Baldintzak sektoreko arduradun Carolina Vidalek:"Hamar emakumetik zazpik jardunaldia murriztu egiten dute etxeko lanak edo zaintza lanak egin ahal izateko. Eta lanik gabe daudenen artean, hamarretik bederatzi etxeko lan zein zaintzan aritzeagatik daude langabezian". 

Saoldata eta baldintza kaxkarragoak izatearen arrazoiak asko dira: "Batetik, zerbitzuetan emakume gehiago ari da lanean, industrian gehiago dira gizonak eta soldata desberdintasuna agerikoa da bi horien artean; bestetik, lan baldintza okerragoak dituzte emakumeek eta gehiagotan eteten dute lanaldia: bereziki zaintza lanetarako", azaldu du Vidalek. "Nahi ez den", baina "halabeharrez" eskatzen den jardunaldi murriztua ere emakumeek egiten dute: hamarretik zazpi. Horrek guztiak, pentsioetan ere eragina du Comisiones Obreras sindikatuko Nafarroako Emakume, Berdintasun eta Lan Baldintzak alorreko arduradun Pilar Ruizek: "%36 txikiagoa da emakume pentsionisten zenbatekoa, 613 euro gutxiago zehazki". Arrakala horiekin amaitzeko, zaintzen plan integrala martxan jartzea ezinbesteko jo du Comisiones Obreras sindikatuak: "Emakumeek ez dezaten erabaki behar, ama izan edo prekarietaterik gabeko lanpostu batean ari".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!