Mila lagun ari dira Volkswagenen lanean soldatarik eta kontraturik gabe prestakuntzaren aitzakiarekin ELAk salatu duenez

Euskalerria Irratia aza 19, 13:04 Nafarroa

Nafarroako Gobernuak automobilgintzaren sektorean prestakuntza plan bat bultzatu du milioi bat euro inguruko inbertsioarekin, Landabengo lantegian ibilgailu elektrikorako trantsizioaren aurrean mila pertsona baino gehiago gaitzeko. Hala iragarri zuen abuztuan. Baina horren atzean iruzurra dagoela salatzen ari da ELA sindikatua, hasieratik: izan ere, hiru hilabetez, kontraturik gabe, soldatarik gabe… ia eskubiderik gabe ari dira mila pertsona beharrean eta hori diru publikoz finantzatua.

Nafarroak 2027an aurrekontuak izanen ditu gobernuaren eta EH Bilduren akordioari esker

Euskalerria Irratia urr 30 Nafarroa

Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta EH Bilduko bozeramale Laura Aznalek gaur goizean sinatu dute 2027rako Nafarroarako Aurrekontu Orokorretarako akordioa. Hori erdietsita Arastik Nafarroako Parlamentura eraman ditu bertan tramitea hasi eta abenduan aurrera atera daitezen.