Billabesetako gidariek 2023an egin zituzten aparteko orduen eta ordu osagarrien datuak izugarriak dira. Urte horretan 25.176,45 aparteko orduizan ziren; horrek esan nahi du 102 langilek gainditu zutela legeak ezartzen duen gehienezko aparteko 80 orduak, eta beste 39 langilek 2.431,5 ordu egin zituztela beren kontratuetan ezarritakotik kanpo. Horrek guztiak ezegonkortasun handia eragiten die langileei, bai lanari dagokionez, bai kontziliazioari dagokionez ere. Hartara, 2023an egindako aparteko orduen eta ordu osagarrien batura 27.608 ordukoa da; zifra eskandalagarria, lanaldi osoko 16 lanpostu kentzearen parekoa baita. 30.600 langabe dituen komunitate batean, lotsagarria da TCCk familia askoren egonkortasunarekin eta sostenguarekin jolasten jarraitzea.Solidaritate eskaseko jarrerak dira, eta berekoiak; lotsagorrituta egon beharko lukete jokabide horiek erakusten dituztenek, bultzatzen dituztenek eta beste aldera begiratzen dutenek. Ildo horretan, ez dugu ahaztu behar Iruñerriko Mankomunitateak TCC enpresak adinako erantzukizuna duela, ez baitu zerbitzua behar bezala zaintzen, eta, gainera, plantilla eta erabiltzaileak prekarizatu egiten dituelako. Mankomunitateak beste alde batera begiratzeari utzi eta praktika hori geldiarazi egin beharko luke; horrekin batera, langileentzako eta zerbitzurako baldintza hobeak eskatu beharko lituzke.
TCCko enpresarien interes bakarra da ahalik eta mozkin eta dibidendu handienak lortzea. Hori guztia lortu nahi dute lan-baldintzen bizkar, zerga-onuren bidez, estatuaren gastuetan duen partaidetza txikia oinarri hartuta, eta abar.Agerian dago aparteko orduak egiteari uztea lortzen ez badugu, langabeziari eta lan-baldintzen prekarizazioari lagunduko diogula, eta langileen arteko elkartasun falta areagotu egingo dela.