urr 09, 14:04 Nafarroa
Urriaren 10ean greba egingo dute Nafarroako ikus-entzunezko teknikariek erabat geldituta baitago hitzarmen-kolektiboa lortzeko negoziazio prozesua. Lau elkarretaratze egingo dituzte egunean zehar: 11:00etan Nafarroako Jauregian, 12:00etan Baluarten, 18:30ean Gaiarre antzokian eta 20:00etan, berriro ere, Baluarten.
urr 09, 12:17 Nafarroa
EntzutekoakLokiz Ikastetxe Publikoak zerbitzua ematen die Berrueza eta Baldega bailarako haurrei. Eskola garraioa erabiltzen dute ikasle askok eta azken urtean autobusaren ibilbidea luzeegi bilakatu zaie zenbait haurri. Hori horrela gurasoak mobilizatu egin dira Hezkuntza Departamentuari zerbitzu duina galdegiteko. Kexu dira landa eremuko ikasleak ez dituztelako aintzat hartzen eta gutxi izanagatik ez dutelako errealitatea kontuan hartzen duen neurririk hartzen.