Volkswagen Nafarroa hornituko duen bateria-plantak 350 lanpostu sorraraziko ditu

Bidane Beloki Ezker 2024ko mar. 6a, 13:00

Noianen kokatuko da eta 214 milioi euroko inbertsioa suposatuko du. Mikel Irujok nabarmendu duenez, enpresa proiektu hau Foru Erkidegoan diru inbertsio handiena egin duen bigarrena da.

Hyundai Mobis Spain Electrified Powertrain enpresak sustatutako eta VGP (Park) España 17 enpresak garatutako proiektua da. Noainen, Volkswagenentzat goi-tentsioko bateria-sistema (HV) mihiztatzeko planta bat sortuko dute auto elektrikoen ekoizpenerako. Proiektuak 214 milioi euroko inbertsioa eragingo du, eta 350 enplegu zuzen inguru sortuko ditu.

Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak eta Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitaleko kontseilariak horixe baieztatu du gaur egindako prentsaurrekoan. "Bi urte baino gehiago daramatzagu trantsizio honi aurre egiteko lanean. Volkswagenen eta Mobisen arteko akordio hau eskualdearentzat albiste ona izateaz gain, lorpen handia da automobilgintzaren sektorearentzat”, azaldu du Irujok. Gaineratu duenez, “eragin ekonomiko handia du Nafarroarentzat".

Bateriak hemen sortzean, “Nafarroa erreferente bihurtzen du ibilgailu elektrikorako trantsizioan. Izan ere, auto elektrikoak Nafarroan eginaren zigilua eramango du Nafarroan", adierazi du kontseilariak. “Azken urrats honekin, baterien plantarekin, Foru Erkidegoan auto elektrikoa fabrikatzeko funtsezko piezen puzzlea guztiz osatzen da”, aitortu du Irujok. 

Halaber, Irujok azpimarratu du "aurrekaririk gabeko 214 milioi euroko" inbertsioa dela; Nafarroako bigarren enpresa-inbertsio handiena izango da. Duela urtebete Volkswagenek Landabenen iragarri zituen 1.024 milioi euroei eta joan den astean Gestampek iragarri zituen 57 milioiei gehitu behar zaie azken inbertsio hori.

Goi-tentsioko baterietarako gelaxkak pilatzeko multzoa eraikitzeko espazioa 100.000 metro karratu baino gehiagoko lursail batean kokatuko da, Noaingo Garraioaren Hirian. Eraikitako azalera osoak ia 50.000 metro koadro hartuko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!