Julio Villanueva (AHT Gelditu): "Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 21a, 08:48

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatuko dira zenbait ekintzaile gaur Zabaldin osatuko duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izanen dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorriko delako azalpenak ematera. Nafarroan oraindik aukera badela uste dute AHT gelditzeko "atsekabean eta etsipenean" erori gabe. 

Arratsaldeko zazpietan hasiko da Zabaldin Abiadura Handiko Trenaren inguruko hitzaldia. Val Susa Italiako bailarako tren lasterraren kontrako mugimenduko ekintzaile batek emanen du eurenean izandakoaren berri. "Gertutik ezagutuko dugu zelako indarrez egin dioten aurre Italian AHTri", esan du Julio Villanuevak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. "Etsipenean" erori gabe eta "atsekaberik" gabe Nafarroan abiadura handiko trena gelditu daitekeela uste du Villanuevak.

Hitzaldia gaur Zabaldin

Iluntzean, 19:00etan hitzaldia izanen da Iruñeko Alde Zaharreko Zabaldi Elkartean. Val Susa bailaran egindakoaz mintzatuko dira eta Nafarroako egoera aztertuko dute. 

Elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!