Volkswagenek enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearen negoziazioa aurreratu egin du

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ots. 13a, 07:20

Aurtengo bigarren seihilekorako zuen aurreikusia, baina pieza eskasia argudiatuta epeak azkartu egin ditu

Landabengo lantegiko langileentzako enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearen (ABEE) negoziazioa abiatu du Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak. Joan den urtean, zuzendaritzak eta lan batzordeak tresna hori 2024ko bigarren erdian erabiltzeko aukera aipatu zuten, 2026an auto elektrikoak fabrikatu ahal izateko lantegian egin beharreko egokitzapenak egin ahal izateko, baina ez, ordea, urte hasieratik indarrean jartzea.

Atzo, segimendu batzordean, zuzendaritzak ABEEa negoziatzen hasi nahi zuela jakinarazi zien UGT, CCOO, ELA, LAB eta CGT sindikatuetako ordezkariei. Hornigai eskasia eta nekazarien protestek eragindako arazoak aipatu zituen arrazoi nagusi moduan.

Kontsultetarako epea gaur bertan zabalduko dute, eta ABEEa otsailean jar dezakete indarrean. Sindikatuek espero dute enpresak bere bizkar hartzea ABEEa aplikaturik langileek soldataren %100a eta antzinatasuna kobratu ahal izateko falta dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!