Olaia Alonso (ELA): "Dornier enpresaren jarrera itxia da; ez die langileei soldatarik igo nahi"

Euskalerria Irratia 2024ko api. 25a, 08:43

Larunbaterako iragarri dute greba eguna Dornier enpresarako lan egiten duten langileek. Iruñeko eremu urdina kontrolatzen dute berrehun behargin inguruk. Hitzarmen duin bat eskatzen ari dira: lan baldintzak ziurtatu eta soldata igoerak galdegiten dituzte, bereziki. Enpresaren jarrera "itxia" izaten ari da eta negoziazioa "etenda" dagoela jakinarazi du ELA sindikatuko ordezkari Olaia Alonsok. Mobilizazioak eginen dituzte apirilaren 27an greba egunarekin batera. 

"Enpresak ez die langileei soldatarik igo nahi", jakinarazi du Olaia Alonso ELA sindikatuko ordezkariak. Aste Santuaren aurretik hiru egunez egin zituzten grebak Dornier enpresarako lanean ari diren beharginek. "Lan hitzarmen duina eta soldaten igoerak galdegiten dituzte", azaldu du Alonsok. Negoziazio mahaian aritu ziren tarte batez, baina etenda dago dena ELA sindikatuak salatu duenez. Larunbatean beste greba egun bat izanen dute Iruñean autoak aparkatzeko eremu urdina kontrolatzen duten langileek: "Protestak eta mobilizazioak ere eginen dituzte", esan du Alonsok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!