Ikustekoak

Ion Arrizabalaga: "IRIS ez da eragile bakar bat, Nafarroako berrikuntza digitalaren ekosistema oso bat da"

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 9a

Polo IRISek enpresen eraldaketa digitala bultzatzen du. Administrazioa, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta enpresak elkarlanean aritzen dira. “Leiho bakar” gisa, enpresei egokienak diren irtenbide teknologikoak aurkitzen laguntzen du. Ion Arrizabalaga, Polo IRIS Guneko koordinatzailearekin egon gara.

Euskalerria Irratiak bi orduko saio berezia egin du NUPeko El Sario egoitzaren ondoko Berrikuntza Digitalerako IRIS Polo Gunetik. Bertan eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzea izan dugu helburu, digitalizazioaren eta berrikuntzaren garrantzia aztertuz. Irratsaio berezia Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!