Ikustekoak

Ruben Esgueva: “Nafarroako adimen artifizialaren sektorea koordinatzea dugu helburu”

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 9a

Ruben Esgueva, Nafarroako adimen artifizialeko NAIR Zentruko ikerlaria da. Aurretik sorturik dauden teknologia zentroen ikerketa aplikatua, unibertsitateen oinarrizko ikerketarekin uztartzea dute xede. Zubi lana egiten dute ikergune, industriako sektore zenbait, administrazioa eta mundu akademikoa lotuz. Aholkularitza, trebakuntza eta ikerketa dituzte ardatz nagusi.

IRIS Gunearen bitartez, Nafarroako industriaren sektorean dauden beharrak neurtu eta aztertzen dituzte. Adimen artifizialaren oinarri teorikoak zabaltzen dituzte, aplikazio teknologiko berrien erabilera azaldu eta segurtasuna bermatu. Lan munduaz haratago, digitalizazioaren sektorea herritarrek gertu eta erraz sentitzea dago lehentasunen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!