IRIS Gunea

Txomin Goñi: "Nafarroak industria ekosistema sendoa du, lurralde txikia izan arren"

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 9a

CEIN, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza zentro europarrak, ekintzaileei eta enpresa berriei laguntza, formakuntza eta tutoretza pertsonalizatuak eskaintzen dizkie. Helburua enpresa-proiektuak sendotzea eta komunitateko lehiakortasuna hobetzea da. Koiote Inteligentzia Industrialek, berriz, prozesu industrialak monitorizatu eta datuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu, produktibitatea eta errentagarritasuna handitzeko. Txomin Goñi, CEINeko ekintzailetza teknikaria, eta Imanol Mosqueira, Koiote Inteligencia Industrial enpresako arduraduna, gurekin izan dira.

Euskalerria Irratiak bi orduko saio berezia egin du NUPeko El Sario egoitzaren ondoko Berrikuntza Digitalerako IRIS Polo Gunetik. Bertan eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzea izan dugu helburu, digitalizazioaren eta berrikuntzaren garrantzia aztertuz. Irratsaio berezia Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!