Anai Jimenez txirrindulariarekin hitz egin dugu aste honetan Kirolerria saioan. Belodromoetan bidea egin nahian dabil, eta pistako ziklismoak zer bereizgarri dituen azaldu digu
Gizonezkoen Osasuna irabaztera behartuta zegoen Oviedoren aurka, eta ez zuen hutsik egin: 3-2 nagusitu zen gorabeheraz jositako neurketan
Lehen itzulia amaitu da gizonezkoen Lehen Mailan, eta Osasunak bi puntu besterik ez ditu bildu bisitari bezala. Larunbatean Gironari egin zion bisita, eta gehiago merezi arren, esku hutsik geratu zen (1-0)
Urteko lehen partidan puntu baliotsua lortu zuen Osasunak, Athleticen aurka berdinduta (1-1). Lehen zatian aurrea hartu zuten gorritxoek, Ruben Garciaren gol ikusgarri bati esker, baina Gorka Guruzetak ezerezean utzi zuen Sadar mukuru bete zuten zaleen bozkarioa.
Lantzeko pilotariak Ados klubaren lau eta erdiko txapelketako finala jokatu zuen larunbatean, eta ezin izan zuen txapela jantzi, 22 eta 5 menderatu baitzuen Maddi Barrokalek. Harekin mintzatu gara urteko azken saioan.
Osasunak modurik onenean amaitu du urtea, Alavesen aurkako derbian nagusitasunez gailenduta (3-0). Budimirren eta Raul Garcia de Haroren golek balio handia duen garaipena eman zioten Alessio Lisciren taldeari.
Biltokian, berriz, mushinga izango dugu hizpide. Txakurrak lera bati lotuta egiten den kirola da mushinga, eta gertutik ezagutu dugu Harkaitz Aizpurua lera gidariaren eskutik
Osasunaren gizonezko taldeak 2-0 galdu zuen larunbatean Bartzelonaren zelaian. Gorritxoek estu hartu zuten ligako liderra. Harro bukatu zuten partida, baita haserre ere, Herrandori baliogabetu zioten golaren harira. Emakumeek ere kale egin zuten, AEMen kontra (1-2)
Lisciren Osasunak urrezko hiru puntu lortu zituen bart gauean Sadarren, Levanteren aurka. Victor Muñozen eta Ruben Garciaren golek erabaki zuten neurketa (2-0). Emakumeek, berriz, kale egin zuten larunbatean Alaves liderraren zelaian (1-0)
Osasunak puntu gozoa lortu zuen Mallorcaren zelaian, bi goleko desabantaila irauli eta gero (2-2). Gaur Ebroren kontra jokatuko dute, Kopan, eta datorren astelehenean Levante izango dute aurkari; irabazi beharreko lehiak izango dira gorritxoentzat.
Nafarroan, lehen aldiz, soilik emakumeez osaturiko borroka jaialdi bat egin da. Bertan parte hartu zuen Fitbox taldeko Garazi Manterolak, eta harekin hitz egin dugu aste honetan Kirolerria saioan. Esperientzia «ahaztezina» izan zela nabarmendu du.
Osasunaren gizonezko taldeak 1-3 galdu zuen larunbatean Realaren aurka, eta horrenbestez, bost partida daramatza jarraian irabazi gabe
Asier Etxeberria txirrindularia izan da aste honetako gonbidatua Kirolerrian. Txinako Wuzhishan taldean ari da lehiatzen, eta esperientziaren berri eman digu
Lizarran goalball txapelketa egingo da azaroaren 15 eta 16an, Nafarroa Goalball taldearen ekimenez. Jon Moran jokalariak xehetasun guztiak eman dizkigu
Sadarren garaiezin izateari utzi dio Osasunak: 2-3 galdu zuen atzo arratsean Celtaren aurka jokaturiko neurketan. Jaitsiera puntu bakarrera du orain.
Minutu eta erdian hemezortzi kiloko ingudearekin ahalik eta altxaldi gehien egitean datza ingude altxaketa. Dario Tranche Euskal Herriko txapeldun izan da azken bi urteetan, eta harekin solastu gara Kirolerrian.
Gizonen taldeak atseden hartu du asteburu honetan. Joko aldetik eta bisitari bezala hobetzea du helburu. Emakumeak ere eraikitze fase betean daude, eta larunbatean 1-0 irabazi zioten Cacereñori.
Ados pilota klubeko arduradunetako bat ez ezik, pilotari onenetako bat ere bada Iera Agirre Iturriaga. Plazaz-Plaza txapelketa laugarren aldiz jarraian irabazi berritan, bisitan etorri da Kirolerrira
Catenak 90. minutuan sarturiko golak hiru puntuak eman zizkion Lisciren Osasunari Getaferen aurka (2-1). Emakumeek ere premiazko garaipena lortu zuten, Albaceteren zelaian (0-3)
Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan lehiatu zen Paula Gorostiaga, beste hamabost pilotari nafarrekin batera, eta podiumaren koskarik gorenera igo zen gomazko paletan
Sadar Bizirik plataformak zaleen interesen alde egiten du lan, eta bertako kide den Alberto Lopez gonbidatu dugu aste honetan Kirolerrian
Osasunaren bi talde nagusiek emaitza berarekin galdu zuten: 2-1. Gizonezkoek ezin izan zuten punturik lortu Vila-realen zelaian, ezta emakumeek ere Tenerife B-ren aurka.
Rural Kutxa talde nafarreko mekanikaria da Iñigo Altuna, eta Palestinaren aldeko protestek Espainiako Vueltan izandako eraginaz mintzatu gara harekin.
Gizonen Osasunak 2-0 irabazi zuen Rayo Vallecanoren kontra. Emakumeek, berriz, 3-2 irabazi zioten Real Madril B-ri.