Petritegi sagardotegiaren baserriak bost mende bete ditu. Hasieratik, etxeko dolarean sagardoa egiteari ekin zioten. Egun, urte osoan dute zabalik jatetxea eta hotela. Bisita gidatuak ere antolatzen dituzte haien upategietara. Sagastiak Gipuzkoako zonalde askotan ditu landatuta Astigarragako sagardotegiak. Aurki zabalduko dute txotx garaia. Sagardotegiaren jatorriaz eta ibileraz, sagar eta sagardo mota ezberdinez eta beste hainbat konturen inguruan aritu gara Jon Torre kudeatzailearekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.