Duela hamazazpi urte sortu zen Lacturale lana modu jasangarriago batean egiteko eta bertako produktua eskaintzeko asmoz. Taldeak hamaika behitegi ditu eta denak Nafarroako ipar-mendebaldean kokatuak daude, haien artean handiena Etxeberrikoa. INTIAk ziurtatuta nazio-mailan ekoizpen integratuko lehenengo esnea da. Honek bermatzen du esne kalitatea ona dela, behien ongizatea eta ingurua zaintzen dutela. Maite Azpiroz, Lacturaleko komunikazio arduraduna: “Behien ongizatea zaintzeko elikadurak pisu handia dauka eta hori asko zaintzen dugu. Honetaz gain, jeztea boluntarioa da eta horrek eragin handia dauka behiaren ongizatean, esnearen kalitatean eta kantitatean. Behia ongi zaindua badago esnea hobea izago da.”
Ekoizpen jasangarrian ongizatea aintzat izateaz gain, autokontsumoa lantzen dute. Etxeberriko baserrian ondakinekin elektrizitatea sortzen dute, biogasaren bitartez, eta ondakin horiek ongarri natural gisa erabiltzen dituzte ere. Esneaz gain, bestelako produktuak dituzte: yogurrak, izozkiak, gazta, goxokiak eta azkeneko eransketak urdaiazpiko kroketak eta esne frijitu bolatxoak izan dira. “Nafarroako beste enpresekin akordioak eta sinergiak egitea gustatzen zaigu eta hortik atera zen produktu berri hauen ideia.”
Etxeberriko behitegira egunero bisita gidatuak antolatzen dituzte, eskolentzako zein familia eta taldeentzat.