Duela hogeita bost urte hasi ziren proiektu honekin. Orduan oihalak zerotik egiten zituzten eta artisautza mota hori erakusteko ikastaroak ere eskaintzen zituzten. Aurrerago euskal jantzien munduan murgiltzen joan ziren. Jantzigintzaz aparte, patronaje propioak sortzen dituzte eta brodatu tailerra daukate.
Jantzietaz gain, bestelako produktuak ere lantzen eta saltzen dituzte. Haien artean, zapiak, txapelak, gerrikoak, brusak, espartinak eta zatak. Azkeneko hauek ez dituzte beraiek egiten, larruzko abarkak egiten dituen artisau batekin elkarlanean aritzen dira. Oihalei dagokionez, gehien bat, lioa eta kotoia erabiltzen dute eta, betiere, material naturalak erabiltzen saiatzen dira.
San Franzisko kalearen 10. zenbakian dago Texartu. Metropoli Forala saiora hurbildu da, bertan lan egiten duen, Irati Azkoiti.