Ikustekoak

"Zibersegurtasuna enpresa txiki zein handien erronka eta beharra da"

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 9a

Enpresa txikiek askotan ez dute zibersegurtasuna lehentasuntzat hartzen, baina gero eta mehatxu gehiago daude eta ezinbestekoa da hasieratik estrategia gisa txertatzea.
Horretarako tresnak eta lankidetza bideak garatzen ari dira Nafarroako Zibersegurtasun zentroan. Haritz Elizetxerekin, zibersegurtasun adituarekin, eta Pilar Tellechearekin, CEIN zentro europarreko arduradunarekin, egon gara.

Euskalerria Irratiak bi orduko saio berezia egin du NUPeko El Sario egoitzaren ondoko Berrikuntza Digitalerako IRIS Polo Gunetik. Bertan eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzea izan dugu helburu, digitalizazioaren eta berrikuntzaren garrantzia aztertuz. Irratsaio berezia Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!