Garraiolariek greba deialdiak atzeratu dituzte

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 17a

Errepide eta logistika bidezko salgaien garraiolariek mobilizazioak atzeratu dituzte eta beraz ez dira abenduaren 20tik 24ra bitarteko egunetan mobilizatuko; eta orain arteko deialdiak “positiboki” baloratu dituzte sindikatuek. Grebarekin berriro hasi aurretik egoera eta lan-krisiari buruz hausnartzeko denbora eman nahi dietela patronalari eta sektore osoari, azaldu dute sindikatuek.

Errepideko Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Sektoreko Hitzarmenaren negoziazio-mahaian dauden sindikatuek, UGT, CCOO, ELA eta LABek, positiboki baloratu dituzte azken bi egunetan egindako mobilizazioak. Hala ere, enpresariek egindako presioa eta Administrazioak ezarritako gutxieneko zerbitzu gehiegizkoak izanik ere; presioak eta mehatxuak barne, lanuzteekin eta mobilizazioekin langile askok lan egin dutela bat ohartarazi dute. “Greban eta mobilizazioetan parte hartzen duen langile bakoitzak borroka kolektiboa indartzen du, eta sektorerako hitzarmen bidezkoago bat lortzera hurbiltzen gaitu”, azaldu dute ohar batean sindikatuek.

Azaroaren 19an abiatu zuten protesta eta abenduaren 16an amaitu zuten lanuzteetan gertatutakoa baloratu ondoren, atzeratzea erabaki dute “egoera kritikoaz hausnartzeko eta onartzeko denbora emateko”. Nafarroan ez dago sektoreko gutxieneko hitzarmen bat enpresa guztiei aplikatzen zaiena eta lan eta soldata baldintza duinak bermatzeko balio duena. Eskaeren artean daude subrogazioa edota KPIa %32 igotzea, hamasei urte hauetan eros ahalmenak izan duen igoera handia kontutan hartuta. Gainera, patronalak eskaintzen dituen baldintzak 2008koak baino okerragoak direla diote sindikatuek.

Gaur egun ez dago negoziazio bilerarik deituta eta horregatik iragarriak ziren protesta gehiago abenduaren 20tik 24ra bitartean, eta urtarrilaren 5ean, industria berriro martxan jartzean, greba egun gehiago aurreikusi zituzten. Hori ordea, bertan behera utzi dute oraingoz sindikatuek. Ez dituzte mobilizazioak guztiz baztertu, momentuz atzeratu dituzte, hausnarketa bultzatzeko. Hitzarmenaren alde borrokona jarraituko dutela berretsi dute halere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!