Erabilitako arropa birziklatzeagatik, ordainsaria

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 13a

Arropa birziklatzeko edukiontzi adimendunak iritsiko dira laster.

Arropa-ontzi adimendunak jartzen hasiko dira eta norberaren arropa bertara eramategatik ordainsaria jasotzen ahalko da. TexMat europa mailako ekimena da eta helburu du ekonomia zirkularra sustatzea. Hori ahalbidetzen duenak izanen du saria. 

Jende askorentzat ohiko bilakatu da arropa dagokion zaborrontzira botatzea hondatuta edo gehiago erabiltzeko asmorik ez dagoenean. 2015etik gainerako hondakinentzako ontzien ondoan daude halako aukerak. Orain europar ekimen bat iristear da: arropa birziklatzeagatik ordainsaria emanen duen ontzi adimenduna. TexMat izena jarri diote proposamenari eta helburu du ekonomia zirkularra sustatzea. Ehungintzaren sektorea iraultzea xede izanda, ontzi adimendu horiek gai izanen dira bizilagunek bertan arropa uztearekin batera haren egoera aztertu eta modu batean edo besteak sailkatzeko. Horren araberakoa izanen da pertsona horrek trukean jasoko duen saria. 

Ehungintzaren sektorea da kutsadura gehien sortzen duenetarikoa. Horri galga jartzea bilatzen ari dira TexMat proiektuaren bitartez. Egitasmoa hasi berria da funtzionatzen eta proba modura bi edukiontzi jarriko dituzte: Iruñerrian bata eta landa eremuan bestea. Finlandian du abiapuntua proiektuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!