Udaberriak saria dakar Alde Zaharrean izenarekin kanpaina abian jarri du Iruñeko Alde Zaharra Elkarteak. Helburu du hiriko erdiguneko saltokietan kontsumitzeko deia egitea. Bizilagunak hori eginda saritu nahi ditu zuzeneko landareak, kafeak, izozkiak edota gazta tarta zatiak banatuta. Apirilaren 30era arteko epea jarri dute sari horiez gozatu ahal izateko. Horrez gainera, 20.000 boleto ere banatuko dituzte eta horiekin zozketa batean parte hartu ahal izanen da saria bazkari edo afari bat izanik. Irabazleen datuak maiatzaren 5etik aurrera emanen dituzte www.cascoantiguopamplona.com webgunearen bitartez. Ekainaren 5 arte izanen da aukera afariaz edo bazkariaz disfrutatzeko.
Iruñeko Alde Zaharra Elkarteak hirigunea biziagoa, gertukoagoa eta identitatearekin izatea nahi du ekimen hau bultzatuta. Bertako saltokiak sustatu eta babestu nahi ditu.