Zurekin, handiago izanen gara!

Nafar euskaldunontzako zerbitzu gehiago. Irrati soiletik proiektu komunikatibo multimedia izatera igaro nahi dugu: zuzeneko emisio denbora gehiago, irrati ikusgarria, bideo podcastak eta atari digital berritua (otsailetik aurrera), besteak beste.
Hego Nafarroara zabaltzea. Erribera, Tafallaldea, Lizarraldea eta Zangozaldean berri emaile sare profesionala osatu nahi dugu, euskarazko tokiko hedabiderik ez duten nafar eskualdeei zerbitzua emateko (otsailetik aurrera).
Karrika Nagusian, euskaldunontzako plaza. Kultur zikloa, kontzertu txikiak, disko zein liburu aurkezpenak, eragileek plato estudioan edukiak sortzeko aukera... nafar euskaldunon zerbitzura!
Punta puntako azpiegitura, komunitatearen eskura. Plato estudio handia, 40 ikuslerentzako lekua, led pantaila erraldoia, musika zuzenean jotzeko Tiny Desk txokoa, sei kamera digital...
Erreakzio garaiotan, handira! Desinformazioa eta diskurtso erreakzionarioak nagusituz doazen garaiotan... elkarrekin, ausarki eta kemenez jokatu nahi dugu, Iruñeko bihotzetik Iruñerria, Nafarroa eta Euskal Herria osora.

400 bazkide berri behar ditugu!

 

Bazkide izateak, badu saria!

 

➜ Zozketak astero

Gure asteroko zozketetan izen ematen ahalko duzu gure webgunetik.

➜ Gonbidapenak

Aisialdi, kultur, kirol eta bestelako ekitaldietara joateko gonbidapenak lortzeko aukera izanen duzue.

 

➜ Beherapenak

Iruñerriako eta Nafarroako zenbait komertzio eta zerbitzutan beherapenak izanen dituzu.

➜ Informazio esklusiboa

Euskalerria Irratiko berritasunen eta eduki berezien berri izanen duzu inor baino lehenago.