Amazonen paketeak banatzen dituzten Parmi Logistics enpresako langileak grebara deitu dituzte

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 17a

Berriobeitiko Parmi Logistics enpresan lanuzteak iragarri ditu ELA sindikatuak: uztailaren 23 eta 24an eginen dituzte. Nafarroan Amazoneko paketeen banaketa egiten duen enpresa da Parmi Logistics. Aurretik egin dituzten greba egunetan langileen %100eko babesa izan zuten protestek.

Amazonen paketeak banatzen dituzte Berriobetiko Parmi Logistics enpresako 77 langilek. Nafarroa osoan aritzen dira banaketak egiten. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata jasotzen dute eta lan baldintza kaxkarretan aritzen dira. Lan hitzarmen propioa aldarrikatzen ari dira eta enpresari galdegiten diote eseri dadila negoziatzera. ELAk du enpresako ordezkaritza sindikal osoa, bost ordezkarirekin eta adierazi du mobilizazioen arrazoia zuzendaritzak enpresa hitzarmen propioa negoziatzeari uko egin izana dela. Uztailaren 23 eta 24an grebara deitu dituzte langileak eta ohartarazi dute datozen asteetan protestak areagotu eginen dituztela ez bada aurrerapausorik ematen. Aurreko greba deialdiekin bat egin zuen langileen %100ak. Prekarietatearekin amaitzeko lan hitzarmen propioa eskatzen ari dira langileak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!