Maite Reizabal, 'Enpresabidea' egunkariko zuzendariaren esanetan, "ekonomia gaiak euskaraz gutxi jorratzen dira; lan horretan ari gara. Oraindik ere arrotza da gehienentzat". Ekonomia, hartzen ditugun erabaki guztietan dago. Maite Reizabal kazetariak azaldu digunez, "gurean, industria eta zerbitzuak sektore indartsuak dira. Dena den, zaintzaren sektorea, emakumearen egoera lan munduan eta gazteen prekarizazioa sendotzea lehentasunezkoa da".