"Prestakuntzaren aitzakiarekin egunean 8 orduko lanaldiak egiten ari dira, kotizaziorik gabe, aldagelarik gabe, autobus zerbitzurik gabe eta asteburuetako txandetan sartzeko bermerik izan gabe", ELA sindikatuko kideentzat eta Volkswagenen lan egiten ari direnentzat egoera hori "gogorra" izaten ari da eta "oso larria": Langile beteranoen ondoan jarri dituzte ikas dezaten, beste arropa batez markatuta, eta lan bera egiten, trukean eskubideak ere bermatu gabe dituztela", adierazi du agerraldi batean Volkswageneko langile eta ELA sindikatuko kide Igor Peñalverrek.
"Askok euren aurreko lanpostuetan eszedentzia edo lan baimenak eskatu dituzte Volkswagenen sartuko direla sinetsita, beste askok ikasketak geroko utzi dituzte", azaldu du. Promesa faltsuak izan ez daitezela espero du ELA sindikatuak. "Mila lagun ari dira goizeko bostak eta laurdenean ilara egiten formazio horretan parte hartzeko. Zortzi orduz eta hiru hilabetez deus ere jaso gabe trukean eta atzean asko utzita", salatu du Peñalverrek.
"Pertsonen ilusioarekin jolasten ari dira"
Gobernuak ahalbidetu du egoera hori. Argi utzi du baieztapen hori ELA sindikatuak. "Miloi bat euro eta baldintzarik bat ere ezarri gabe" eman dio diru publikoa gobernuak multinazional alemanari "interes orokorrari" erantzuten diola argudiatuta. Izan ere, Lansarek onartu dio ELA sindikatuari egoera hori bera dela eta salatzen ari dena berretsi dio.
Era berean, egoera hori posible egiten ari dira baita UGT eta Comisiones Obreras ere. Behin behineko kontratuak 6 hilabetetik 12 hilabetera luzatu dituztelako plantillan geratzeko lehian ari diren pertsona prekarioen poltsa handi bat sortzeko: "Xantaia sindikala ere bada noiz eta hauteskunde urtea denean Landabengo fabrikan. Horretaz baliatzen ari dira bi sindikatu hegemonikoak", azaldu du sindikatuak. "Justifikaezinak dira bai sindikatuen jarrerak nola gobernuaren jokaera ere", kritikatu du.
ELAk prestakuntza kontzeptua noraino desitxuratu duten jarri du mahai gainean. Prekarietatea, jendearen ilusio eta esperantzarekin jolasean ibiltzea eta irudi lazgarriak egunero ikustea. Volkswagenek auto elektrikoa egiteko behar ditu langile horiek, asteburuetan lan egiteko. Behin behinekotasuna %100koa izanen da eta ez die ziurtatu mila lagun horiei urtarrilaren 8tik aurrera plantillan egonen diren edo ez.