Apirilaren 9tik ekainaren 25era egin ahal izanen da errenta aitorpena

Euskalerria Irratia mar 25 Nafarroa

2025ari dagokion errenta aitorpenak badu data: apirilaren 9an hasiko da epea eta ekainaren 25era arte aukera izanen da aurkezteko. Aurten berrikuntzak ere txertatu ditu Ogasun Departamentuak: errenta maila txiki eta ertainek gutxiago bideratu beharko diote ogasunari, auto elektrikoek eta etxebizitzek ere aldaketak izanen dituzte beste zenbaiten artean. Ogasunak errenta aitorpena egiteko unea iristen delarik xehetasun gehiago emanen ditu agerraldi batean. 

Mikel Irujo: "Iaz enpresa itxiera mingarriak izan genituen baina inoizko inbertsio urterik oparoena izan zen"

Euskalerria Irratia ots 04 Nafarroa

Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Digitaleko eta Ekologikoko kontseilari Mikel Irujo Euskalerria Irratian izan dugu. Datu zehatzei erreparatuta, %3 hazi da Nafarroa azken hamarkadan eta 10.000 enplegutik gora sortu dira. Kontseilariaren esanetan, "autogintzaren sektorea indartsu dago. Gehiago indartuko da ibilgailu elektrikoen sarrerarekin. Dena den sektore horren neurrikoa da nekazaritzaren inguruko industria eta energía berriztagarrien atala ere”.