Volkswageneko zuzendaritzarekin bilduko dira datozen egunetan sindikatuetako ordezkariak astelehenean iragarri ziena zertan den sakonago ezagutzeko; auto elektrikorako erabiltzen ari ziren kakoak kendu eginen dituela jakinarazi zien. "Kakoak ez ziren egokiak langileak zenbait mugimendu deseroso egin behar zituztelako eta kaltegarriak izan zitezkeen osasunerako", adierazi du ELA sindikatuko ordezkari Igor Peñalverrek. "Lorpen handia izan da enpresak atzera egitea, ez da ohikoena izaten", nabarmendu du. Igor Peñalverri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!