Greba egun batean harrapatu zituen Volkswagen Nafarroako lantokian itzalaldiak. Jarraimenduarekin kontent zeudela geratu zen dena ilunpean. Arratsaldean eta gauean txandak bertan behera gelditu ziren. "Gaueko langileak etxera bidali zituzten", azaldu ELA sindikatuko Volkswageneko arduradunak. Une hauetan ezin dute esan normaltasunez ari direnik: "Toki batzuetan lan egiten ari dira, baina muntaketan, margoketan... ez dute martxa hartu. Ordenagailuak ez dira ongi moldatzen ari", gaineratu du. Aurreikuspenaren inguruan ere ez dute informazio askorik, oraingoz.
Igor Peñalverri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.