Ez ditu itxieraren albisteak ezustean harrapatu: "Abenduan iragarpena egin zutenetik bagenekien iritsi zitekeela une hau. Ez dugu etsiko", adierazi du BSHko Eskirozko langile eta LAB sindikatuko ordezkari Sergio Ayucarrek. "Enpresak betoa jarri die interesa erakutsi duten zenbait proiekturi. Izandako jarrera hor ionartezina da", gaineratu du. Nafarroako Gobernua lan egiten ari da industrializazio plan bat osatzeko, baina badakite ez dela erraza izaten ari: "Beste adibide batzuk ere ezagutzen ditugu eta ez da lan erraza izanen gurean halako bat ezartzea", esan du. Bruselan dira gaur lan batzordeko zenbait kide eta han bilduko dira Enplegu eta Industria komisarioekin. Sergio Ayucarri Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.