Zazpi hilabete luze pasa dira BSH Eskirozko langileek jakin zutenetik lantokia itxi eginen zietela. Atzo bildu ziren azkenekoz lan batzordeko ordezkariak zuzendaritzarekin. Langileem ordezkari Juanjo Hermoso de Mendozak bileraren amaieran esan zuen ez zela aurrera pausorik eman. Eutsi egiten diote langileek, lantokia bideragarria dela esateari: "Zuzendaritzak mahai gainean jarritako itxieraren arrazoiak ez dira justifikatzeko modu", esan zuen Hermoso de Mendozak.
Lan egindako urte bakoitzeko 29 eguneko kalte ordaina eskaini zien atzo zuzendaritzak, gehienez 18 hilabetez. Aldaketarik ezean, Bosch multinazionalak, Nafarroan inoiz egin den Lan Erregulazio Espedienterik kaltegarriena eginen du 600dik gora langile kaleratuz.