Antsoaingo Afede jostailu dendako 3 langileek greba mugagabean jarraitzen dute lan baldintzak hobetzeko: Lanbide arteko Gutxieneko Soldata kobratzen dute eta urtean 1.900 ordu baino gehiago lan egiten dute. Azaroaren 25etik greban daude lan baldintzak hobetzeko eta lanetik bizi ahal izateko. % 15eko soldata igoera, lanaldiak eta lanbide kategoriak murriztea eta erregularizatzea eta lan egutegia izatea eskatzen dute.
Negozio errentagarria da, 300.000 eurotik gorako fakturazioa du Antsoaingo dendan eta denda gehiago irekitzen jarraitzen dute.Sei hilabeteko greban daramatzatenean, jostailu eta jokoen azoka txiki bat irudikatu dute kalean egin duten protestan "jokoaren arauak alda ditzagun" lelopean. Ekintza honekin, jarrera aldatzeko eta negoziatzera esertzeko eskatzen diote enpresari, ez ikusiarena egiteagatik ez baita arazoa desagertuko.
Gainera, mobilizazio gehiago iragarri dituzte, bai Iruñean, bai enpresak Donostian, Bilbon eta Urbilen dituen denden parean ere.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!