Bruselara eramanen dute euren kezka BSHko Eskirozko langileek

Maialen Huarte Arano 2025ko eka. 2a, 13:36

Ekainaren 10ean Bruselako Industria eta Enplegu komisarioekin batzartuko dira enpresa batzordeko kideak. Aurretik, aste honetan, ostegunean elkarretaratzea eginen dute parlamentuaren parean eta Maria Txibiteri dokumentu bat helarazioko diote euren egoeraren berri eman eta irtenbide baten bila esfortzuak bikoiztu ditzan eskatuz. 

BSHren etorkizunerako gako izan daitezkeen garaiak iristen ari dira. Enpresak ekainaren 16a du ezarria Eskirozko lantokiaren amaiera data gisa eta hori gertatu aitzin langileek euren lanpostuak defendatzen segitzen dute; oraingo honetan, Bruselara doaz asteartean: Industria eta Enplegu komisarioekin batzartuko dira han. Bidelagun izanen dituzte Nafarroako Gobernuko Industria Kontseilari Mikel Irujo eta Eskubide Sozialetarako kontseilari Carmen Maeztu.  ¡BSHko langileen eskaerak Europara iritsiko dira, baina ez dira han geldituko bakarrik: Maria Txibiteri dokumentu bat helaraziko diote eta elkarretaratzea eginen dute ostegunean parlamentuaren atarian. 

Enpresak hartua duen jarrerarekin haserre jarraitzen du enpresa komiteak: betoa jarria die eta are, uztailaren 17ra luzatu du kontsultak egiteko epea, jakin dutenagatik. Mila familiaren etorkizuna jokoan jartzen ari direla salatu dute beste behin ere, gaur, ekonomia eta enpresa garapenerako egoitzaren parean. Irtenbide bat aurkitzeko epeak luzatzeko eskaera egin dute eta ahalik eta esfortzurik handiena egin dezatela erakundeek Eskirozko lantokiak jarraipena izan dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!