Astelehenean abiatu zen Antsoaingo mendi astea, eta astebetez, mendia zentzu batean zein bestean maite duten hamaika lagunek bisitatuko dute Antsoain. Horietako bat izanen da Janire Etxabe, kasu honetan, buruz behera jarriko gara, zintzilik. Eta gainera, nazioartean sariak besapean pilatuta iritsiko da Etxabe dantzari bertikala Antsoaingo Antzokira; ‘Haize lerroak’ dokumentalak dagoeneko izan du arrakasta.
2025 ira 29 Ezkabapea
EntzutekoakHirugarren urtez antolatu du Txantreako Jai Batzordeak antzerki zikloa. Guztira lau emanaldi izango dira urriaren 5etik azaroaren 23ra, doako sarrerarekin. Auzokoek auzoarendako egindako proposamena da, eta hartara, bizilagunek egindako piezak izango dira ikusgai. Antzerkia kontsumitzeko joeraz eta euskarazko antzerkiaz hausnartu dute Iñigo Satrustegi Jai Batzordeko kideak eta Birjiñe Albira antzerkigileak.