Zorabioa eta bertigoa zer diren ez daki Janire Etxabek.Kasualidadez deskubritu zuen dantza bertikala eta zer zen ezagutu gabe murgildu zen, konpainia bat sortu arte. Egindako bidea halere, ez dela erraza izan aitortu du dantzariak: “fisikoki ohituta nengoen esfortzua egitera baina mentalki zein emozionalki gogorra izan da”. Bide luzea eta gogorra izan da “amets batengatik dena utzi behar izan nuen eta hori ez da erraza”. Dena den, lortu ametsa erdiestea eta profesionalki dantza bertikalaren munduan aritzea.
Mendian eta basoan ematen ditu orduak Etxabek eta bertan abiatu zen ‘Haize lerroak’ dokumentala. “Dantza lerro batzuk sortzen hasi nintzen paisaian” eta hori jaso du dokumentalean. Baina ez da horretara mugatzen lana, lau urteko bidea izan da eta “mezu sakonago bat ere dauka lanak”.
Paisaian esku hartuz eta Harrobi Dantza Bertikala konpainiarekin elkarlanean abiatu zuen proiektua Janire Etxabek eta ostiralean, Antsoaingo antzokian pantailaratuko dute lehenengo aldiz Nafarroan ‘Haize lerroak’ eta gogotsu du horretarako. Arratsaldeko 20:00etan izango da emanaldia, Antzoki nagusian eta sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira.