Iker Mariezkurrenak dioenez, “etxebizitzaren arazoari aurre egiteko egungo eraikuntzak hobetzea da bidea eta, batez ere, alokairuak jaistea”. Berriozarko alkateak legealdiko lehenengo zatiaren balantzea egin du saioan. Azaldu digunez, herriaren aniztasuna sendotzea eta behar sozialak asetzea lehentasun nagusiak dira.