Xiberuatik Nafarroa Beherara egin du bidea Korrikak. Atzo irunen abiatu eta ari da Baionarainoko bidea osatzen. Nafarroa Beheran ibiliko da gaur goizean eta Nafarroa Garaian sartuko da eguerdian. Lekuko aldaketa hori, Iparraldetik Hegoaldera, Basaizea Kultur Elkarteak eginen du. Baztango Gazte Asanbladari pasako dio euskararen lekukoa eta elkarrekin ariko dira metro batzuetan. "Euskararen herria gure txokotik ere egiten dugula adieraziko dugu korri eginez", esan du Xalbat Alzugaray Basaizeako kideak. Euskararen herria egiten dutela eta azterketak ere euskaraz nahi dituztela aldarrikatuko dute Iparraldean.
Basaizea Kultur Elkarteak urte osoan prestatzen ditu euskarazko kultur ekitaldiak eta baita Nafarroaren Eguna ere Baigorrin. Euskarak behar duen bultzada ematen diote egunerokoan Alzugarayk Euskalerria Irratian esan duenez. Elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.