Antsoaingo bizilagun eta aita da Mikel Ziaurriz. Ez du ulertzen zertara datorren Hezkuntza Departamentua bi urteko gela bat ezarri nahian Ezkaba ikastetxean: "Ez dago espazioa prestatua bi urteko haurrentzat", esan du. Antsoaingo kasua gainera, berezia dela iruditzen zaie: "Zebrabide batek bereizten ditu ikastetxea eta haur eskola", azaldu du. Haur eskola prestatua dago 0 eta 3 urte arteko haurrek dituzten beharrak asetzeko, uste dute, ez ordea bi urteko gela batek ikastetxe batean. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari atzera egiteko eskatzen ari dira. Mikel Ziaurriz elkarrizketatu du Euskalerria Irratiak. Argazkian klik eginda entzun daiteke osorik.