Emanaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan izango dira, Antsoaingo Antzokian eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke bi euroan; antzokiko leihatilan, 012 telefono zenbakian edota Antsoaingo Antzokiaren webgunean.
Ainhize Belarren Noie izango da pantailaratuko duten lehenengo lana, otsailaren 10ean. Bere esperientzia partekatzen du film laburra, ikuslea bere tokian jartzen du eta eskalada barrutik erakusten du.
Asteartean berriz, Mas allá ikusteko aukera izango da, Santi Padrosen eskutik. Izotz eskalada da Padrosen pasioa eta bere zaletasuna jasotzen du proiekzio honek. Dolomitetatik Frantziako Alpeetara, Suitzara eta Kanadara, izotzetan egin dituen bideak ikusteko aukera.
Asteazkenean David Palmada ‘Pelut’-ek sakonera bidaia egingo du, zulo beltzera. Black Hole dokumentalean Espainiako putzu bertikalik sakonenera egindako bidaia kontatzen dute, 475 metro egin zituzten behera, eta bertatik bide bat irekiz igotzea planteatu zuten. Lurraren bihotzera egindako bidaiak bederatzi egun iraun zituen.
Ramon Julian ‘Ramonet’ eskalatzaileak egin dituen bideak ez ditu beste inork berriz egin. Otsailaren 13an Endless Power ikusteko aukera izanen da. Julianen bidelagun izan diren eskalatzaileen hitzak ere jaso dituzte bertan eta bere energia amaigabea miretsi dute.
Azkenik, Nieves Gil eta Lucia Guichotek Pakistanen, Eternal Flame izeneko bidea eskalatu zuten eskalada librea, artifiziala eta jumar teknika uztartuta. Zailtasun handiko eskalada, altitude handian, 6.250 metrora dagoen gailurrarekin. ‘Eternal Flame’ bideoak jasotzen du abentura.