Iker Erviti Galwayn (Irlanda) bizi da eta bertan 2 eta 3 urte bitarteko haurrekin lan egiten du. Bere esanetan, atzerrira bizitzera joatea ez da dirudien bezain zaila, ingelesa ikasteko aukera ematen dizu eta, gainera, bertan hezkuntza arloan lan-aukera ugari daudela nabarmendu du.
Iker Erbiti Metropoli Forala saioan izan dugu. Haur hezkuntza arloaren eta kanpoan bizitzearen inguruan hitz egin digu.