Antsoainek 11.000 biztanle inguru ditu baina Marta Diazen ustez oraindik herri kutsua duena da: “Haurrak parkean dauden bitartean bestelakoak egin ditzakegu guk. Lasaitasuna ematen dit horrek. Bestetik, herritarren %50 emakumeak dira. Emakumeon aurrerapausotzat ere hartzen dut nire alkatetzarako urratsa”, nabarmendu du.
Ez dira hutsetik abiatuko
Krisi energetikoarekin kezkatuta, gas eta elektrizitatearen prezioaren igoerari aurre egiten segitu behar dela uste du Diazek. Azken urteotan egindakoak izan ditu gogoan: “Idakin, kirol instalazioan, aldaketak egin ditugu kutsadura murriztu eta energetikoki egokiagoak diren azpiegiturak sortu. Hemendik aurrera komunitate energetikoen aldeko apustua eginen dugu: autokontsumoaren aldeko pausoak eta argiteria publikoa efizienteagoa izateko aldaketak, besteak beste”.
Antsoain zaindu proiektua, lokalak egokitu dira aurrekontu parte hartzaileei esker, aparkalekuen egoera ere egokitu behar izan dute. Espazio publikoa errespetatzen jokatzen ari direla azpimarratu du: “Inbertsio handiak egin dira, gazteentzako lekuak zaindu, oinezkoentzako espazioak berreskuratu, haur eskolako patioa berritu da, memoriaren ibilbidearen proiektua aurrera eraman dugu eta euskara lerro berria ezarri dugu haur eskolan eta musika eskolan ere”.
Sei proiektu nagusi etorkizunerako
Luzera begira asmoak badira zenbaitzuk: “Ez gara hutsetik hasten. Azken zortzi urteotan ikasketa izan dira eta aurrera begira martxan jarri gara. Kudeatzen jakin dugu eta proposamenak aurrera eramaten. Sei proiektu nagusi ditugu eskuartean”, azaldu du. Gobernantza kooperatiboa martxan jartzen hasi nahi dute, orain arteko moduak zaharkituak daudela uste dutelako EH Bildun: “Herritarrekin eskutik helduta, elkarrekin egin behar dugula politika”, esan du.
- Lurzorurik ez dago Antsoainen eta irtenbidea bilatu behar zaio. Etxebizitza modu berriak martxan jarri behar dira.
- Kiroldegiak eta igerilekuak egin behar dira. Aspaldiko eskaera da. Prozesu parte hartzailearen bidez erabakiko da zer egin.
- Ardatz nagusia izanen da. Parekidetasuna eta babes sozialaren mahaia planteatzen du EH Bilduk. Eskuhartze komunitarioa nahiko lukete egin.
- Memoria historikoa. Herriaren historia ezagutzeko. Edozein ekimen babestuko dutela adierazi du Diazek, eta baita bultzatu ere.
- Gizartearen beste ardatz bat. Talde bat osatu beharko litzateke, zaintzatik abiatuta. Lasaitasunetik, errealitate desberdinetatik abiatuta. Norberaren burua zaintzen hasi, gainerakoena zaintzeko. Helduen eguneko zentroa sortu berria dela gogorarazi du. Helduak zaintzen ditu zentroak, baina, heldu horiek zaintzen dituzten zaintzaileak ere zainduak daudela ere ziurtatu behar da.
- Euskararen egoera nahiko traketsa da eta zuzendu egin behar da. Euskara soilik hitzeginen den guneak sortu nahiko genituzke eta euskaraz bizi ahal izateko bidea egin.